2015(e)ko abenduaren 7(a), astelehena

Erlaxazioa Haur Hezkuntzan


Gaur, haurrek haien ikasketa-prozesua eta garapena hobetzeko behar duten erlaxazio momentuetaz hitz egingo dut. Egunean zehar haurrak egoera ezon hobean sentitzeko, erlaxazio momentuak izatea beharrezkoa da, egunean zehar egiten dituzten ekintza guztiak barneratzeko eta jarduera berriak gogo handiz hartzeko. Ekintza hauek erlaxazioa ahalbidetuko dute:


  • Musika: Erlaxazio modu oso egokia da. Musika lasaia jartzea edo lo kantak abestea haurra lasaitzen du. Txikiak diren haurrekin primeran funtzionatzen du, eta asko gustatzen zaie.
                        
  • Ipuinak: Kontzentrazioa eta lasaitasuna lortzeko ipuin bat kontatzea oso egokia da, haurrak haien irudimenean sartzen direlako, eta amets egiten hasten direlako.
                         
  • Masajeak: Masajea erlaxazio teknika bat da, zein haurra egun osoko eta momentu horretako estresa leuntzeko oso egokia den. Masajeek haurraren arnas, zirkulazio eta digestio funtzioak erregulatzen eta indartzen dute. Gainera, modu afektiboan umearekin komunikatzeko egokiak dira.
  • Argia: Haur askos iluntasunari beldur diote, horregatik egokia izan daiteke argi txikia izatea, gutxi argitzen duena baina haurra lasaitzeko egokia dena.

Abestien bidez ikasten

Kaixo lagunok!!


Oraingoan abestien inguruan arituko naiz. Abestien bidez ikastea errezagoa da haurrentzat, askoz erakargarria delako, erritmoa baitute. Oso aberasgarria izan daiteke abestien bidez ikastea, erritmo desberdina eta mugimenaduak lantzen dituzten bitartean, beste arlo batzuk ere ikasten dituztelako.

Hona hemen abestien bidez ikasteko estekak zenbait adibideekin:







Ipuingintza


Ipuina kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresnea da eta sentimenduak eta esperientziak adierazteko eta interpretatzeko baliabide ere badira.
Ipuinak ahalmen psikikoak -hala nola irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea dira.

Irakasle bezala, kontuan izan behar dugu ipuin mota desberdinak izatearen garrantzia, haur bakoitzak bere interesak eta premiak dute eta hauek asetzeko beharrezkoa dira.

Laburbilduz, ipuina haurtzaroko bizitzan funtsezko alderdia dela  esan dezakegu, eta haurraren garapenean garrantzi handia du. Ipuinen ezaugarriak:

- Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren mundua
  zabaltzen du.

- Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.

- Kode morala irakasten du: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua. Eta beste balio    batzuek ere, hala nola, errespetua, zintzotasuna, etab.

- Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak
  bultzatzen ditu.

- Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke.



Ipuinak kontatzea ez da batere erraza, eta irizpide batzuk kontuan hartu behar dira; bolumena, ahoskera, azentuak, intonazioa, abiadura, etenak eta lapsusak. Hauek modu egokian erabiltzen dituztenak ipuin kontalariak dira, gorputz komunikazioa irizpide horiekin batera erabiltzen dituzte eta.

             

2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Elikagaiak ezagutzen

Beste jarduera oso egokia, elikagaien tailerra da, oso paper garrantzitsua duena Haur Hezkuntzako geletan, motrizitate fina, osasuna, koloreak, texturak, soinuak... lantzen direlako.

Haur gehinek janari osasuntsu edo janari gozoaren artean aukeratu behar badute, pentsatu gabe janari gozoa (litxarreriak) aukeratuko dute. Hala ere, haurren ikuspegia elikagai osasuntsuekiko aldatu dezakegu. Naturatik hartutako elikagaiekin hainbat gauza landu daitezke, hauek erakargarriagoak bihurtzeko asmoz. Izan ere, musika arloan zenbait instrumentu kotidiafono sortu ahal dira: intxaur-oskolak, arroza... erabiliz:











Elikagai osasuntsuekin lan eginez gero, umeek hobeto ezagutuko dituzte eta erakargarriagoak izango dira jateko orduan, oroitzapena izango baitituzte.

Beste modu bat elikagaiekin formak egitea da; hots, animaliak edo haurrek gustoko dituzten gauzen formak sortu, gero jaki horiek gustura jateko. Adibidez, fruituekin:


Edo barazkiekin:


2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Autonomia 3 urteko umeetan


Autonomia pertsonalaren garapenak haurraren hazkuntzan alderdi oso garrantzitsua da. Bakarrik jantzi, beraren jostailuak batu, bakarrik jan, garbitasun alderdi txikiak (eskuak eta hortzak garbitu…), heldutasun maila handia behar duten ekintzak dira. Hasiera batean laguntza eskaini behar diegu, baina pixkanaka-pixkanaka laguntza hori erretiratu behar dugu, modu autonomoan haiek gauzatzeko.

Autonomo izatea momentu bakoitzean egin behar dena ezagutzea, norberarengan konfidantza izatea, esfortzua, seguritatea, autoestima eta erantzukizuna da, beraz autonomo izatea haztea dela esan dezakegu.

Oso garrantzitsua da lehenengo momentutik haurraren autonomiaren garapenean arreta mantentzea, hasieratik printzipio et jokatzeko moduak sustatzeko, haurrak ekimen, autonomia, segurtasun eta izaera duten pertsona bezala hezteko.

Autonomia lantzen:










2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Psikomotrizitate saioa

Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetu, erraztu eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da psikomotrizitatea (Herrera, 1993). Psikomotrizitatea haurraren hiru eremuetan landu behar da; afektiboan, kognitiboan eta motorean. Haurraren heldutasuna errespetatzea eta bere nortasuna era harmonikoan sartzea saiatzea alderdi oso garrantzitsuak dira, haurren garapen erritmoa desberdina delako.


Psikomotrizitatearen helburuak honako hauek dira:

       - Komunikatzeko plazerra: komunikatzea ematea eta jasotzea da,                    sentimenduak ulertzea eta taldekoei adieraztea eta errespetatzea. 

       - Sortzeko plazerra: umeak kanpoko mundua aldatzeko aukera du,                  gauzak manipulatzean sormena lantze duelako. Manipulazioa ongizate                sentsoriala, toniko eta afektiboa sortzen du.

       - Ekintza operatiboaren plazera: bere lehentasunak asetzeko asmoz,              emozioen bitartez errealitatea eraldatzen du. 

Hona hemen psikomotrizitate saio bat:

       
                                Psikomotrizitate saioa from Cristina Gonzalez Olmos

Errutinak

Egun on!
Gaurko sarreran Haur Hezkuntzako haurrekin errutinak lantzea zer-nolako garrantzia duen azalduko dut.
Errutinak egunero, ohiko eta sistematiko moduan egiten ditugun ekintzak dira. Errutinak denboraren nozioa barneratzen laguntzen dio haurrari, egunaren eta denboraren antolaketa egiten ikasten baitu. Gainera, ohiturak barneratzeak, autonomia emango dio haurrari, jarduerak bakarrik egiteko gaitasuna lortuko du eta hauek egiteko gogoak izago ditu.
Egunero ematen diren ekintza bateratu hauek hizkuntzaz jabetzeko oso urrats garrantzitsuak dira, izan ere, helduak haurrarekin komunikatzeko erabilitako hitzak, keinuak... egunero berdinak direnez, haurrak hauen artean loturak sotzen ditu.
Ikasgelan egunero egiten diren errutina nagusiak hauek dira:

   1. "Egun on umeak, zer moduz?" abestia (Haur bakoitzaren izena esaten, protagonistak sentitzeko)
   2. Makinista: "Non dago...? Klasera etorri da?"
   3. "Ez da etorri" abestia
   4. Egutegia: eguraldia, urtaroa, hilabetea, asteko egunak...
   5. Abestiak/ olerkiak
   6. Ipuina
   7. Hiztegia
   8. Eskolako arauak: bizikidetza eta diziplina ohiturak
   9. Ahozko eta idatzizko hizkuntza
   10. Lana azaldu




Gaur egun teknologia berriak direla eta, errutinak arbel digitalarekin egin daitezke eta IKTak ikasgelan sartzeko oso aukera egokia da:


        

2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Sarrera

Kaixo!
Bilboko irakasleen eskolako ikaslea naiz eta hau nire lehen bloga da. Honen bidez, 0-6 urte arteko haurren garapena modu egokian garatzeko ekintzak eta Haur Hezkuntzako aroan lantzen diren alderdiak azalduko ditut.
Hona hemen nire unibertsitate eskolako argazkia:

Iturria: Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola