Gaur, haurrek haien ikasketa-prozesua eta garapena hobetzeko behar duten erlaxazio momentuetaz hitz egingo dut. Egunean zehar haurrak egoera ezon hobean sentitzeko, erlaxazio momentuak izatea beharrezkoa da, egunean zehar egiten dituzten ekintza guztiak barneratzeko eta jarduera berriak gogo handiz hartzeko. Ekintza hauek erlaxazioa ahalbidetuko dute:
- Musika: Erlaxazio modu oso egokia da. Musika lasaia jartzea edo lo kantak abestea haurra lasaitzen du. Txikiak diren haurrekin primeran funtzionatzen du, eta asko gustatzen zaie.
- Ipuinak: Kontzentrazioa eta lasaitasuna lortzeko ipuin bat kontatzea oso egokia da, haurrak haien irudimenean sartzen direlako, eta amets egiten hasten direlako.
- Masajeak: Masajea erlaxazio teknika bat da, zein haurra egun osoko eta momentu horretako estresa leuntzeko oso egokia den. Masajeek haurraren arnas, zirkulazio eta digestio funtzioak erregulatzen eta indartzen dute. Gainera, modu afektiboan umearekin komunikatzeko egokiak dira.
- Argia: Haur askos iluntasunari beldur diote, horregatik egokia izan daiteke argi txikia izatea, gutxi argitzen duena baina haurra lasaitzeko egokia dena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina