Ipuina kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresnea da eta sentimenduak eta esperientziak adierazteko eta interpretatzeko baliabide ere badira.
Ipuinak ahalmen psikikoak -hala nola irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea dira.
Irakasle bezala, kontuan izan behar dugu ipuin mota desberdinak izatearen garrantzia, haur bakoitzak bere interesak eta premiak dute eta hauek asetzeko beharrezkoa dira.
Laburbilduz, ipuina haurtzaroko bizitzan funtsezko alderdia dela esan dezakegu, eta haurraren garapenean garrantzi handia du. Ipuinen ezaugarriak:
- Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren mundua
zabaltzen du.
- Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.- Kode morala irakasten du: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua. Eta beste balio batzuek ere, hala nola, errespetua, zintzotasuna, etab.
- Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak
bultzatzen ditu.
- Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke.
Ipuinak kontatzea ez da batere erraza, eta irizpide batzuk kontuan hartu behar dira; bolumena, ahoskera, azentuak, intonazioa, abiadura, etenak eta lapsusak. Hauek modu egokian erabiltzen dituztenak ipuin kontalariak dira, gorputz komunikazioa irizpide horiekin batera erabiltzen dituzte eta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina