2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Autonomia 3 urteko umeetan


Autonomia pertsonalaren garapenak haurraren hazkuntzan alderdi oso garrantzitsua da. Bakarrik jantzi, beraren jostailuak batu, bakarrik jan, garbitasun alderdi txikiak (eskuak eta hortzak garbitu…), heldutasun maila handia behar duten ekintzak dira. Hasiera batean laguntza eskaini behar diegu, baina pixkanaka-pixkanaka laguntza hori erretiratu behar dugu, modu autonomoan haiek gauzatzeko.

Autonomo izatea momentu bakoitzean egin behar dena ezagutzea, norberarengan konfidantza izatea, esfortzua, seguritatea, autoestima eta erantzukizuna da, beraz autonomo izatea haztea dela esan dezakegu.

Oso garrantzitsua da lehenengo momentutik haurraren autonomiaren garapenean arreta mantentzea, hasieratik printzipio et jokatzeko moduak sustatzeko, haurrak ekimen, autonomia, segurtasun eta izaera duten pertsona bezala hezteko.

Autonomia lantzen:










2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Psikomotrizitate saioa

Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetu, erraztu eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da psikomotrizitatea (Herrera, 1993). Psikomotrizitatea haurraren hiru eremuetan landu behar da; afektiboan, kognitiboan eta motorean. Haurraren heldutasuna errespetatzea eta bere nortasuna era harmonikoan sartzea saiatzea alderdi oso garrantzitsuak dira, haurren garapen erritmoa desberdina delako.


Psikomotrizitatearen helburuak honako hauek dira:

       - Komunikatzeko plazerra: komunikatzea ematea eta jasotzea da,                    sentimenduak ulertzea eta taldekoei adieraztea eta errespetatzea. 

       - Sortzeko plazerra: umeak kanpoko mundua aldatzeko aukera du,                  gauzak manipulatzean sormena lantze duelako. Manipulazioa ongizate                sentsoriala, toniko eta afektiboa sortzen du.

       - Ekintza operatiboaren plazera: bere lehentasunak asetzeko asmoz,              emozioen bitartez errealitatea eraldatzen du. 

Hona hemen psikomotrizitate saio bat:

       
                                Psikomotrizitate saioa from Cristina Gonzalez Olmos

Errutinak

Egun on!
Gaurko sarreran Haur Hezkuntzako haurrekin errutinak lantzea zer-nolako garrantzia duen azalduko dut.
Errutinak egunero, ohiko eta sistematiko moduan egiten ditugun ekintzak dira. Errutinak denboraren nozioa barneratzen laguntzen dio haurrari, egunaren eta denboraren antolaketa egiten ikasten baitu. Gainera, ohiturak barneratzeak, autonomia emango dio haurrari, jarduerak bakarrik egiteko gaitasuna lortuko du eta hauek egiteko gogoak izago ditu.
Egunero ematen diren ekintza bateratu hauek hizkuntzaz jabetzeko oso urrats garrantzitsuak dira, izan ere, helduak haurrarekin komunikatzeko erabilitako hitzak, keinuak... egunero berdinak direnez, haurrak hauen artean loturak sotzen ditu.
Ikasgelan egunero egiten diren errutina nagusiak hauek dira:

   1. "Egun on umeak, zer moduz?" abestia (Haur bakoitzaren izena esaten, protagonistak sentitzeko)
   2. Makinista: "Non dago...? Klasera etorri da?"
   3. "Ez da etorri" abestia
   4. Egutegia: eguraldia, urtaroa, hilabetea, asteko egunak...
   5. Abestiak/ olerkiak
   6. Ipuina
   7. Hiztegia
   8. Eskolako arauak: bizikidetza eta diziplina ohiturak
   9. Ahozko eta idatzizko hizkuntza
   10. Lana azaldu




Gaur egun teknologia berriak direla eta, errutinak arbel digitalarekin egin daitezke eta IKTak ikasgelan sartzeko oso aukera egokia da:


        

2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Sarrera

Kaixo!
Bilboko irakasleen eskolako ikaslea naiz eta hau nire lehen bloga da. Honen bidez, 0-6 urte arteko haurren garapena modu egokian garatzeko ekintzak eta Haur Hezkuntzako aroan lantzen diren alderdiak azalduko ditut.
Hona hemen nire unibertsitate eskolako argazkia:

Iturria: Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola